Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

ZINEMA ARRATSALDEA Bilbo Zaharrean - BETETA

Zenbat aldiz entzun dugu, edo esan: liburua filma baino askoz hobea da? Baina, pentsatu al dugu zer dakarren liburu baten zinemarako egokitzapenak? La ilusa-ko tailer batera gonbidatzen zaitugu, adibide bisualen bidez liburutik filmerako sormen-urratsari buruz hausnartzeko, eta, zergatik ez, barruan daramagun gidoilaria ateratzera ausartzeko.

Eta arratsaldea goxatzeko, Patxeseko lantegitik, Bilboko croissant eta palmera ‘biralenak’ dituen gozotegitik, beren sorkuntzen hautaketa esklusiboa ekarriko digute.

Izugarri gustatzen zaigu zinema… eta gozoa! Eta zuri?