Zer da Hemengo Shopping?

Hemengo Shopping ekimena Donostiako, Gasteizko eta Bilboko merkataritza-plataformek sustatu dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta tokiko merkataritzaren garrantzia azpimarratzeko jaio da.

Saltoki askok, beren jarduerarekin, gure hirien nortasunak bizirik iraun dezan, beren bestelakotasuna eta idiosinkrasia berezia erakusten laguntzen dute. Hemen aukeratutako dendek merkataritza-identitate selektibo eta desberdina dute, eta establezimendu erakargarri eta berritzaileagoak dira bisitarientzat eta bertakoentzat. Gainera, aukera lehiakorrak eskaintzen dituzte kalitatean, arretan, aukeran eta modernotasunean, dela beren instalazioetan, dela produktu-aukeran.

Azken finean, beren esentziari, izaerari eusten jakin duten dendak dira, eta merkataritza-irudi bereizgarri bat eman diote hiriari.

Parte hartu nahi al duzu proiektu honetan?

Bilbo, Donostia edo Gasteizko tokiko merkataritzaren parte bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, bete, mesedez, ondorengo formularioa. Minutu bat baino ez duzu behar izango, eta Euskadiko tokiko merkataritzaren erakusleihorik onenarekin bat egingo duzu.