Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Walking dastaketa- "Munduko zaporeak"-BETETA!
Usain eta zapore batzuek leku, bidaia eta une bereziak gogorarazten dizkigute... edo deskubritzearekin amets egiteko balio digute.
Dastaketa bat egitera gonbidatzen zaitugu, hainbat saltokitan zehar, zapore horiek gureganatzeko edo berrinterpretatzeko.
Dastatzeaz gain, gure anfitrioiek beren jatorriari eta ekoizpenari buruzko bitxikeria eta istorio ugari partekatuko dituzte.
Ba al zenekien cheesecakearen errezeta 4.000 urtetik gorakoa dela antzinako Greziaraino?
Ba al dakizu zer alde dagoen saltxitxa eta hestebete alemaniarren izenen eta osagaien artean?
Entzun al duzu inoiz limoncelloaren sorkuntzari buruzko kondaira?
Munduko zapore eta istorioz betetako dastaketa bat duzu zain!