
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
TARDEO + era goaz Bilboko erdigunean! - BETETA
Lau anfitrioi paregabe izango ditugu arratsaldeaz gozatzeko: maitasun eta talentu handiz sortutako kontzeptu berritzaileko galeria bat ezagutuko dugu, denboraldiko moda ikusiko dugu, eta baita balio kalkulaezineko liburu eta ale argitaragabeak ere.
Eta amaitzeko, tokiko produktuekin egindako mokadutxoa izango dugu Bilboko tradizio handieneko komertzioetako batean.
Galdu egingo duzu?

