
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Tardeo+
Denboraldiko lehen Tardeo+ hemen da! Uda amaitu da, baina plan bikainak ez dira horrekin batera bukatzen.
Hainbat saltokitan barrena ibiliko gara denboraldi berrian joera izango diren osagarriak ezagutzeko, gehien egokitzen zaizkigun koloreak probatzeko eta armairua udazkeneko estiloz betetako proposamenez osatzeko, udako kolorea eta flow-a galdu gabe.
Eta Tardeo+ batek beti gordetzen duenez ezustekoren bat, ezagutzeko, entzuteko eta dastatzeko tartea ere izango dugu. Izan ere, arratsalderik onenak bost zentzumenekin gozatzen direnak dira, Bilboko komertzioetan.
Ez utzi geroagorako izena ematea… plazak berehala betetzen dira!

