Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Tailerra - Zure zigilu pertsonala duten ‘diseinu’ apaingarriak

Gabonak detaileetan sentitzen direla diote, eta hala izan dadin laguntzen dizugu.

Nerea Bengoetxea diseinatzailea Bilboko Zazpi Kaleetan duen tailerra irekiko digu, gabonetan zuhaitza apaintzeko pieza paregabeak sortzen laguntzeko. Dena zure zigiluarekin eta zuk eskuz egina!

Puntada eta puntada artean, Nereak Aste Nagusiko pregoilari eta txupinerarentzako jantzien atzean dauden istorioak eta xehetasunak kontatuko dizkigu. Eta seguru oihal eta patroien munduarekiko duen grina kutsatzen digula.

Tailer paregabea, oso plaza mugatuekin!

Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea arduratzen da jantzi horiek egiteaz eta koordinatzeaz