Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Oparien Ibilbidea-Zazpi Kale edizioa

Gabonak heltzear daude! Zer opari egiteko ideiak behar dituzu?

Zazpi Kaleetako hainbat komertzio aukeratu ditugu zure Olentzeroren gutuna inspiratzeko.

Gabon hauetan oso ondo gelditzeko proposamen eta ideia originalak erakutsiko dizkizugu ibilbidean zehar!