Vitoria / Gasteiz
Euskadiko hiriburua da Gasteiz. Harrigarria da hiriak eskaintzen duen berdegune-kopurua. Ospetsuak dira hango Eraztun Berdea, historiaz betetako monumentuak eta Erdi Aroko hirigunea. Gasteizko dendak ikusten ibiltzea gozamen hutsa da, ia guztiz oinezkoa den erdigunean zehar paseatzeak ematen duen lasaitasunagatik.
Merkataritza artea da
Vitoria-Gasteizen, artea ez dago museoetan bakarrik, hainbat pareta eta parketan ere artelanak aurki ditzakegu.
Ibilbide honetan, artez jositako saltokiak ezagutuko ditugu.
Parte hartzen duten saltokiak:
- Viñaspre Taller de Arte
- Domaica Joyeros
- Goya Floristas