
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Mari Domingiren Ibilbide hutsezina
Zer gertatuko litzaioke Olentzerori opari perfektuak aurkitzeko bere lagunaren talenturik gabe?
Zatoz gurekin Mari Domingiren ibilbide hutsezinean, eta ezagutu Bilbon dituen denda gogokoenetako batzuk. Dekorazio-pieza paregabeak, diseinu esklusiboko egile-bitxiak, espazio bakoitza biziz betetzen duten loreak eta sormena pizteko eta denak zoriontsu egiteko mila ideia aurkitzeko ibilbide bat.
Gabonetan inspiratzeko eta bete-betean asmatzeko ibilbide ezin hobea
Gora Mari Domingi!

