
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Ibilbidea - Zure etxea, zure bertsioarik onena
Diotenez, etxean bizi denaren erreflexua da etxea… eta guk zureak zutaz ozen hitz egitea nahi dugu!
Zatoz gure estiloan eta dekorazioan adituarekin Bilboko erdiguneko saltoki inspiratzaileenetako batzuetara.
Ezagutu arima duten altzariak, espazio bat eraldatzen duten ehunak eta edozein txoko nortasun handiko babesleku bihurtzeko gai diren xehetasunak.
Etxeko plazer txikiak zaintzen gozatzen dutenentzako esperientzia.

