Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Ibilbidea 'Itsasoa edo Mendia?'

Lau geldialdi, aurtengo udan zurekin zer egokitzen den jakiteko.

Gailurrerako bidean zein itsaso ondoko arratsalde amaigabean lagunduko dizuten diseinu dibertigarrien artean inspiratzeko ibilbidea; kostaldetik barrualderaino eramango zaituzten zaporeak; bidaian behar duzun guztia zurekin eroso eramateko proposamenak, eta galtzeko gogoa pizteko ideia ugari… dela dunen artean, dela mendien artean.

Ibilaldi bat, inspirazioak eraman zaitzan, eta egiaztatzeko ea zurea itsasoko brisa edo bidexka berdeak eta altuerako haize freskoa den.

Eta ibilbidearen amaieran, berriro galdetuko dizugu: benetan itsasokoa zara… edo mendikoa?