Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Ibilbidea: Irudi kontua

Esaten da irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela… eta bada begietatik sartzen zaigun gauzarik! Liluratzen gaituzten koloreak, harritzen gaituzten formak, gelditzera bultzatzen gaituzten gauza ederrak eta eguneroko zerbait berezi bihurtzen duten xehetasunak.

Ibilbide honetan, irudiak, diseinuak, koloreak eta, jakina, zaporeak emozioak pizten dituzten saltokiak ezagutuko ditugu. Gure nortasuna islatzen duen hori aurkitzen lagunduko digute, edo norbait bereziarentzat opari ezin hobea.

Izan ere, batzuetan ez dago ezer esan beharrik: ikustea nahikoa da bilatzen ari zinena dela jakiteko.

Bilbo beste begi batzuekin ezagutzera etorriko zara?