Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Ibilbidea - Aurreratu Gabonetara bilbaoDendak-ekin

Lana aurreratzen duzun horietakoa zara, gero presarik gabe gozatzeko?

Beraz, ibilbide hau zuretzat eginda dago.

Presta zaitez Zazpi Kaleetako lau komertzioetan arratsalde dibertigarri bat pasatzeko. Gabonetako zure zerrendako zereginak ezabatzen joateko aukera izango duzu.

Opari ideak, ezinbesteko gozokiak, haurrentzako moda eta energia ona erakartzeko magia ukitu bat ere bai.

Egin orain, eta abendua iristen denean… zu gozatzen ariko zara!