
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
ibilbide tematikoa - Lehen mailako ideak azken orduko oparietarako!
Lehen mailako ideak azken orduko oparietarako!
Indautxuko saltokiak laguntzera datozkizu, Gabon hauetan opariekin asmatzeko ideia bikainak eskaintzeko prest. Modako azken joerak ezagutuko ditugu, Gabonetako ihesaldi bat prestatzeko ‘made in Euskadi’ produktuak eta aholkuak, baita beti hainbeste buruhauste ematen digun lagun ikusezinaren oparirako proposamen original eta sortzaileak ere.
Eta urteko azken ibilbidea izango denez, urtea behar bezala agurtu nahi dugu, ideiak partekatuz, saltokiak ezagutuz eta elkarrekin arratsalde berezi batez gozatuz
Zure zain gaude!

