
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Ibilbide tematikoa - Eta aurten Olentzeroren zerrendari magia pixka bat ematen badiogu?
Eta aurten Olentzeroren zerrendari magia pixka bat ematen badiogu?
Zazpi Kaleetako lau saltoki oso desberdin ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Berta, jaiak gozatzeko artisau-gozokiak, etxeko goxotasunean neguaz gozatzeko infusioak, edozein topaketatan distira egiteko bitxiak eta osagarriak, eta etxeko edozein txokori bizia emateko guztion eskura dagoen artea aurkituko dituzu.
Lau geldialdi, mila ideia eta tentazioren bat edo beste zure oparien zerrendarako.
Olentzero, aurten dena prest daukagu…

