Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

EXPERT IBILBIDEA “Bilbo beti dago modan”

Ez galdu plan hau: Moda aditu batek gidatutako ibilaldia, udazkenerako proposamen bereziak dituzten saltokiak ezagutzeko.

Geialdi bakoitza aukera paregabea izango da zure estiloari ukitu berezia emateko: osagarri esklusibo bihurtutako artelanak, aldi bakoitzerako lentzeria, zure oinei gutizia bat emateko diseinu ausartak, eta moda eta osagarriak bere historiarekin, artisau-tailerretatik datozenak.

Bat egiten duzu plan fashionista honekin?