
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Egile-Ibilbideak
Egile-Ibilbideak Bilboko Zazpi Kaleetara itzuliko dira protagonista handiak ezagutzeko: nortasuna eta tokiko izaera duten moda-sortzaileak, bitxigintzaren mundua berrasmatzen dutenak eta beren sormenari eta lan onari esker larrua eta beste material batzuk egunero gurekin ditugun objektu eder eta paregabe bihurtzen dituztenak.
Artisauak eta sortzaileak gure zain izango ditugu, beren istorioak, pasioa eta pieza bakoitza berezi egiten duten xehetasun txiki horiek partekatzeko.
Zure objektu gogokoenen atzean dauden pertsonak gertutik ezagutu nahi dituzu?

