Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Egile-Ibilbidea

Egile-Ibilbideak itzuli dira, aurreko denboraldian izan zuten arrakasta handiaren ondoren, merkataritza beste ikuspegi batetik ezagutzeko gonbita egiteko.

Saltokien atzean dauden pertsonak ezagutzeaz gain, haien sorkuntza askori bizia ematen dieten sortzaileei ere aurpegia jarriko diegu: diseinatzaileak, artisauak eta sortzaileak, pieza bakoitza bakar eta berezi bihurtzen dutenak, benetako «Bilbon egina».

Arte-piezak, tokiko diseinatzaileen osagarriak, artisau-bitxiak eta hainbat herrialdetako errezetetan inspiratutako txokolate-sorkuntza propioak egiten dituen txokolate-lantegi baten usain erakargarria ezagutuko ditugu.

Izan ere, objektu bakoitzaren atzean beti dago istorio bat… Zatoz artista hauen istorioak ezagutzera!