Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Egile Ibilbidea

Formatu berri bat estreinatu dugu, tokiko merkataritzako produktuen 'jatorria' ezagutzeko:

Moda, artea eta gastronomia uztartzen dituen ibilbide honetan, grina jartzen duten diseinatzaileak, artistak eta ekoizleak ezagutuko ditugu.

Kamiseten kapsula-bilduma baten diseinatzailearekin hitz egingo dugu. Auzoko moda-denda aktiboenetako baten lankidetzatik sortu zen bilduma hori; finalera iritsi diren tokiko hamar artisten lanak ezagutuko ditugu nazioartean ospe handia duen arte galeria 'irisgarri' batean, eta bertako ekoizleen zaporea -eta jakintza- probatuko dugu, egunero gure mahaietara produkturik onenak eramateko lan egiten baitute.

Izan ere, produktu bakoitzaren atzean beti dago historia on bat. Eta ibilbide hau beterik dator!