Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Dastaketa: Usainen eta gutizien artean

Eta Bilbotik atera gabe, bost zentzumenekin bidaiatu ahal izango bazenu?

Oso uztartze berezia proposatzen dizugu: eskuz egindako kandelek irribarrea eragingo digute, postre tentagarriez eta ezagutzeko dauden helmugaz pentsatzean. Usaimena proban jarriko dugu, gozoki goxoak eta zapore freskagarriak dastatuko ditugu, eta irudimenari hegan egiten utziko diogu zuen hurrengo bidaia inspiratzeko.

Zentzumenekin gozatzeko esperientzia zoragarria.