
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
Bitamina-Ibilbidea — Saporea, energía eta giro ona Zazpi Kaleetan zehar
Aparteko energia pixka bat behar duzu udazkenari aurre egiteko?
Zatoz Bilboko Zazpi Kaleetako walking dastaketa honetara, eta ikusi lehen zurrut edo mokadutik pilak kargatuko dizkizuten lau komertzio.
Zuku natural freskoenetatik, labe tradizionalaren usaina duen ore amako ogira, gozoki begano paregabeetatik eta baretasunez (eta bibra onez) beteko zaituzten infusio hautatuetatik igaroz.
Plazera eta ongizatea uztartzen dituen esperientzia osasungarria, zaporetsua.
Zatoz eta aurkitu hobekien sentiarazten dizun bitamina!

