
Bilbao
Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.
4x4 Ibilbidea: 4 saltoki, 4 esperientzia
Zatoz gurekin bertako kaleetatik pasadizo historiko batzuk ezagutzera, atzoko eta gaurko 4 saltoki bisitatzen ditugun bitartean.
Udazkenari bizia eman ahal izango diozu kolore distiratsuko arropetan bilduta, maleta hori aurkitu ahal izango duzu, oroitzapen ahaztezinez beteta egon dadin, eta gaurko eta betiko tokiko errezetak ezagutu ahal izango dituzu.
Anima zaitez hiriaren bihotza ezagutzera!