Vitoria / Gasteiz

Vitoria-Gasteiz es la capital de Euskadi. La ciudad ofrece una cantidad de zonas verdes sorprendentes. Son famosos su Anillo Verde, los monumentos llenos de historia y su casco medieval. Recorrer las tiendas de Vitoria-Gasteiz es un verdadero placer por la tranquilidad que supone pasear por el centro de una ciudad prácticamente peatonal.

Artis Kreativa

Estresaren aurkako artea

Eskulanak eginez erlaxatzeko leku bat

Arantzak eta Maitek irribarre zabalez hartzen zaituzte. Eskulanak egiteko larrua, kartoia, feltroa, apaingarriak eta EVA goma erosteko denda baino askoz ere gehiago da Artis Kreativa. Erdigunean dagoen lokal argitsu hau ezin hobea da eskuen edo hitzaren bidez norberaren sentimenduak adierazteko. Bai, hitzaren bidez ere bai; izan ere, bada kafea (eta bizkotxoa) hartzera etortzen denik ere, lagunak aulki bat zaharberritzen edota beraien scrapbooka diseinatzen ari direla. Adi haien asteburuko ikastaro lasterrei!

Noiztik: 2009

-

Denda orduak
AL-OR 10:00-13:30 / 16:00-20:00
LR 10:00-13:30

-

Jesusen Zerbitzarien Fundatzailearen kalea, 27
Alde Zaharra
Vitoria / Gasteiz

01, 03, 04, 06, 07, 09, 10

Abetxuko, Ibaiondo - Parlamento, Lovaina

-

T: 945 226 315

www.artiskreativa.com

242.849646028036-2.675185035865