Mikrozuzenekoa Joker liburu-dendarekin eta ravioli tailerra “Al dente” establezimenduan

2020ko Irailaren 10a

Joker liburu-dendak aurtengo udan gehien irakurritako liburuak eta mahai-joko berrienak aurkeztuko ditu mikrozuzenekoan. 

Irailean aurrera egiteko, datorren ostegunean, hilak 10, Joker liburu-dendaren sekretu guztiak ezagutzeko mikrozuzenekoa izango dugu. Bilboko denda berritzaileenetako bat da Joker eta erabateko erreferentzia komikiak, nobela grafikoak eta mahai-jokoak gustuko dituztenentzat, adina kontuan hartu gabe. Instagram bidezko zuzeneko emanaldia aurtengo HemenGO SHOPPING ibilbideen berrikuntzetako bat da. Mugikor edo ordenagailuaren pantailaren beste aldetik, gutako edozeinek gogokoen dituen pertsonaiekin berriro topo egitearen zirrara sentituko du. Jokerren arduradunetako batek dendaren historia eta denboraldi honetako nobedadeak kontatuko dizkigu.

Ibilbideez gain, produktu-dastatzeak eta tailer praktikoak aurtengo nobedadeak dira. Datorren ostegunean, irailak 17, tailer praktiko bat izango dugu Al Denten, non pasta freskoaren (ravioliak) nondik norakoak ezagutuko ditugu. Tailerrean zuzenean parte hartzeko aukeraz gain, bilbaoDendak-en sare sozialetan eta youtube kanalean ikusgai egongo da, edozein unetan kontsultatzeko tutorial gisa.