Hemengo Shopping ibilbide gidatuak tokiko merkataritzatik itzuli dira

2020ko Uztailaren 13a

Bilboko denda enblematikoetatik antolatutako ibilbide gidatuek edizio berria aurkeztu dute berritasunekin eta osasun-segurtasuna gailenduz

Hiriko establezimendu berezienen bitxikeriak ezagutzera emateaz gainera, aurten dekorazioari eta gozogintzari buruzko PRODUKTU DASTAKETAK eta TAILER praktikoak egingo dira.

Aukera presentzialaz gain, ibilbideak ZUZENEAN ere jarraitu ahal izango dira, SARE SOZIALEN bidez, dendetako arduradunekin online elkarrizketak eginez.

bilbaoDendak, JASANGARRITASUNEAN  AITZINDARIAK: Prebentzio-neurri guztiak hartuko dira koronabirusaren aurrean, eta parte-hartzaileek kartoi ekologikoko maskara jasoko dute, erabilera bakarrekoa eta birziklagarria. Ekimen aitzindaria, bilbaoDendak-ek jasangarritasunaren alde egindako apustuarekin bat datorrena.

Bilboko denda enblematikoenen sekretuak eta bitxikeriak agerian jarriko dira berriz ere HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuen programaren edizio berri batean.  bilbaoDendak-ek antolatutako ekimena da hau, Bilboko merkataritza eta turismoa sustatzeko plataforma, Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Aurreko bi urteetan izandako arrakastaren ondoren, denboraldi berri honek bisitariarentzako erakargarri berriak eta Covid-19ari aurre egiteko beharrezkoak diren segurtasun neurriak izango ditu.

Kartoi ekologikozko maskara birziklagarriekin lehenak

Osasun-krisiak izan du, hain zuzen ere, tokiko merkataritzatik ibilbide gidatuen denboraldi berri hau diseinatzerakoan lehentasunezko garrantzia.

Gainera, bilbaoDendak-ek erabili eta botatzeko maskara ekologikoa emango die parte hartzaileei, kartoi birziklagarriz egina, gaur goizean aurkeztutako ekimen guztiz aitzindaria. Erabilera bakarreko babesa da, oihala baino atseginagoa arnasteko, aurpegi bakoitzaren formara egokitzea errazten duen diseinuarekin eta betaurrekoak lausotzea ekiditen duena; guzti hori, sudurra, ahoa eta kokotsa babestuz eragile infekziosoak saihesteko. Eta lehengai naturalekin egina (PEFC eta FSC ziurtagiriak dituzten zur-zuntzak), bilbaoDendak-ek ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egindako apustuarekin bat.

Dastatzeak eta tailerrak, berritasun nagusiak

Berrikuntza horiek bi jardueratan kontzentratuko dira batez ere: produktuen dastaketetan eta tailer praktikoetan.

Bilboko erreferentziazko saltoki askok irabazitako ospearen ildotik, hauek sakonki ezagutzera hurbiltzen direnak zenbait dastaketaz gozatzeko aukera izango dute: izozkiak, bermut, eskuz egindako saltxitxak, ogi egin berria edo gazta, txokolate edo garagardo mota desberdinak. Tailerrei dagokienez, ardo on baten usain eta ñabardurak bereizi nahi dituzten mokofinentzat ere zabalik egongo dira; hala ere, ez dira faltako dekorazioari, opari bat gustura apaintzeko trikimailuei edo gozogintzaren sekretuei buruzkoak ere ez.

https://youtu.be/uwQmuccbWpA