HEMEN DIRA HEMENGO SHOPPING IBILBIDE GIDATUAK BILBOKO DENDA ADIERAZGARRIENETATIK

2021ko Azaroaren 12a

 

bilbaoDendak elkarteak tokiko merkataritzaren garrantzia azpimarratzen duen ekimen hau martxan jarri du berriro jendearentzat eta aurrez aurre.

Hemen dira HemenGO SHOPPING ibilbide gidatuak Bilboko denda adierazgarrienetatik, eta oraingoan agenda soziokultural bilbotarraren ekintzekin lotutako planak eta ibilbideak proposatzen dituzte. Edizio honetan, ibilbideek hiriko topaketa aipagarrienetako batzuetan ‘izena ematea’ bilatzen dute, zinema edo museo arratsalde bat biribiltzeko asmoz. Adibidez, azarorako eta abendurako programatutako ibilbidetan, Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiari, Guggenheim Bilbao Museoaren ‘Emakumeak Abstrakziogile’ erakusketari eta Gabonetako kanpainari lotutako ibilbideak egongo dira. Aurten ere Eusko Jaurlaritzaren babesa duen ekimena, datorren ostegunean, azaroak 18an, hasiko da 18:30etan. 

Ostegun honetatik aurrera, azaroak 18, eta urte-bukaerara arte, bost ibilbide egingo dira, 18:30etan, hiria eta haren ekitaldiak merkataritzarekin lotuz: Zinebi, Guggenheim Museoa eta Gabonak, besteak beste.

Nobedade gisa, aurrez-aurreko ibilbideak sare sozialetan osatuko dira asteroko saio baten bidez. Bertan, zenbait saltokik beren espezialitateekin lotutako aholkuak eta trikimailu praktikoak eskainiko dituzte.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da rutas@hemengoshopping.com helbidera idatziz edo 609 196 175  telefonora deituz.

INFORMAZIO OSOA: www.bilbaodendak.eus