Hemen dira berriro HemenGO SHOPPINGen esperientzia liluragarrienak

2025ko Urriaren 23a

bilbaoDendak hiriko saltokirik berezienaz gozatzera gonbidatzen gaitu, udazkenerako programatutako ibilbide, tailer, dastaketa eta tardeoekin

 

Uda ostean, HemenGO SHOPPING bueltan da pilak kargatuta eta planez beteriko agendarekin, beste begirada batekin gure merkataritza bereziagoa berraurkitzeko. bilbaoDendak-ek hainbat ibilbide, tailer, dastaketa eta tardeoak prestatu ditu, hemendik abendura bitartean gozatzeko, eta guztiak doakoak izango dira.

 

Iraileko jarduera asko ‘Beteta’ kartela zintzilikatzen ari dira; beste behin ere, plazak ziztu bizian doaz, baina ez kezkatu, hilero proposamen berriak iragartzen baitira, eta hilaren 1etik aurrera eman dezakezu izena.

 

Atzo hasi zen lauhileko honetako programazioa Gurariak izeneko walking dastaketarekin. Dastaketa horrek gozamena eman zien bai gozozaleei, bai gazia nahiago dutenei, baita bitaminak xahutzen dituzten healthy proposamenen alde egiten dutenei ere

 

Hau hasi besterik ez da egin, baina diseinatutako esperientzien aniztasuna eta erakargarritasuna eztabaidaezina da. Horrela, datorren ostegunean, hilak 11, kandelen, loreen eta euskal mitologiaren magiari su emango dion tailerra egingo da; 18an, fashion handiko ibilbide expert bat egingo da, non udazkenerako proposamen bereziak dituzten saltokiak erakutsiko dizkigute; eta iraileko azken plana hilaren 25erako programatutako tardeo sortzaile bat izango da, beren eskuekin pieza esklusiboak sortzen dituztenen aldeko topa.

 

ETA SARE SOZIALETAN…

 

HemenGO SHOPPING bilbaoDendak-en sare sozialetan ere badago, eduki bereziekin. Hileko lehen asteartero, auzo desberdinetako lau saltokik nobedadeak, edizio mugatuak eta online komunitaterako eskaintza bereziak aurkezten dituzte. Gainera, aurten “Nire auzoko onena!” atala estreinatu da, non auzokideek elkarrizketa informaletan partekatzen dituzten beren inguruko komertzio berezienei lotutako gomendioak. Deustu eta Santutxu bisitatu dituzte dagoeneko, eta laster Zorrotza eta Abusu-La Peñaren txanda izango da.

 

HemenGO SHOPPING bilbaoDendak-en ekimena da, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren babesarekin.

 

Izena emateko epea hilabete bakoitzeko 1ean irekiko da
 

Informazio gehiago
bilbaodendak.eus
hemengoshopping.com

 

Ekitaldi guztiak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.

 

APUNTATU ETA GOZATU

rutas@hemengoshopping.com

620 290 079