BilbaoElikadura
Pastelería Arrese

Bilboko betikoa
Beste garai batera eraman zaitzaketen zaporeak
1852an, Bilbon ez zegoen ez Athletic, ez Arriaga antzokia ez hiriko Zabalgunea. Halere, ordurako, bilbotarrek gozatzen zuten Arrese familiak bere dendan egiten zituen gozokiez. Orduz geroztik, hainbat belaunaldik bisitatu dute betiko gozotegi hori, bertako trufak eta bonboiak eta txokolatezko palmera famatuak dastatzeko. Kalitateko lehengaiak eta maitasun handia dira zaporeak oroimenean gordeta geratzeko osagaiak.
043.259694000000-2.923303000000