BilbaoBitxigintza eta zilargintza

Joyería Matia

Bitxigintzarekiko pasioa

Pieza paregabeak sortzeko talentua eta jakin-mina

Tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka, kalitatearen eta diseinuaren artekoa, horixe da Matia. Duela 60 urte sortu zen, Zazpi Kaleetako XVII. mendeko eraikin batean, eta bertan dituzte lantegia eta denda. 2003an, Diamante Linea sortu zuten. Espezializazioaren aldeko apustua izan zen, eta, horrela, hiriaren erdigunean diamantea soilik lantzen duen lehen bitxi-denda bihurtu zen. Eraztunak, belarritakoak, eskumuturrekoak, zintzilikariak…, denak dira kalitate handikoak, talentuaren, lanbidearen eta hobetzeko jakin-minaren emaitza. Opari ezin hobea.

Noiztik: 1952

-

Denda orduak
AL-LR 10:30-13:45 / 16:30-20:00

-

Ercilla, 37
Bilbo Erdia
Bilbao

L1, L2 - Indautxu

34, 48, 27

-

T: 944 105 561

www.joyeriamatia.com

043.261178778822-2.938524931669

Beste helbide batzuk