BilbaoElikadura

Pastelerias Martina de Zuricalday

Euskadiko artisau-gozotegirik zaharrena

Bi mende hiriko bizitza gozatzen

Martina de Zuricalday esatea ez da edozer esatea. Gozotegi honen ia bi mendeetan, bilbotarren hainbat belaunaldi hazi dira haren gurin-opilak eta arroz-pastelak janez. 1830. urtean sortu zen, beraz, Euskadiko artisau-gozotegirik zaharrena da. Goizero-goizero oratu, labean erre eta sortzen dute gozoki bakoitza, banan-banan eta osagai naturalak soilik erabiliz. Su txikitan. Beti egin duten legez. Espero dugu gutxienez beste bi mendean ere horrela egiten jarraitzea.

Noiztik: 1830

-

Rodriguez Arias, 48
Bilbo Erdia
Bilbao

-

T: 944 423 676

www.martinazuricalday.com

043.263473200000-2.944120300000

Markak