Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Zazpi kaleetatik erosketak egitera joango gara hemenGO SHOPPING dendetatik

Bizkarra panaderia pasteleriaren trufa berriake zagutzen al dituzu?
Eta Gili Gili ren arropa abangoardista?

BIZKARRA Atzoko eta gaurko zaporeak

Bizkarrak berezko nortasuna du. Betiko gozotegia da, tradizioan oinarrituta egunero berritzen duena. Hemen, xehetasun guztiak dira garrantzitsuak: zaporeak, testurak, usainak, koloreak… Autoexijentzia handia dute, kalitate handiko artisau-gozogintzarik onena lortzeko. Sasoiko produktuekin egiten dute lan, jaiegun bakoitzeko proposamen tradizionalak landuz. Guztien atzean historia bat dago. Ogi eta gozoki onaren kultura sustatzen dute 1957az geroztik.

Gili Gili Gaurko emakumearentzako moda

25 urte Zazpi Kaleetan joera sortzen

Gili Gili (kili-kili esateko beste modu bat) espiritu gazte eta gaur-gaurkoa duten emakumeentzako moda bilatu eta aurkitzeko ahaleginaren ondorioz sortu zen. Horrela lortu dute bilduma paregabeak osatzea eta inguruko antzeko beste moda-denda batzuetatik bereiztea, batez ere Europako punta-puntako markekin lan eginez.

Haientzat, saltokia etxea da. Horregatik dira hain anfitrioi onak bezeroekin. Emakume bakoitzari aholkuak eta laguntza ematen dizkiote, jantzirik egokiena aurki dezan.

#bilbaoDendakNireAukera