Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Erriberako merkatutik erosketetan. Merkatutik zure sukaldera

Erriberako Merkatuak zerbitzu berria aurkeztu du. Online salmentarako webgunean nahi duzun produktua edo postua aukera dezakezu zure erosketa egiteko.

Erriberako merkatuak bere izateari eutsi ahal izan dio zenbait mendetako historian.

Eskaintzen dituen ohiko kalitatea, aniztasuna eta salgaien freskotasuna dira bertoko baliorik nagusiena. Zaporez eta tradizioz betetako sukaldaritza gustatzen bazaizu, gure landa-inguruneko zein itsasoko osagai guztiak aurkituko dituzu: Bizkaiko ortuetako barazkiak, portuetara iritsi berri diren arrainak, gure abeltzainek mimo handiz ekoiztutako haragiak... Lehen mailako kalitatea!

Etxeko ogia, benetako fruta, perretxikoak, ozpinetakoak, kontserbak ere baditugu... Eskaintza zabal-zabala, beraz!

#bilbaoDendakNireAukera #Bilbo