Bilbao

Euskadiko hiririk handiena da Bilbo. Bizkaiko hiriburuak bere burua berrasmatzen jakin du, eta, gaur egun, goi-mailako helmuga turistikoa da kulturaren, gastronomiaren eta shoppingaren aldetik. Bilboko saltoki bikainak ezagutzeko modu ezin hobea da kale artean galtzea. Pritzker sariak irabazi dituzten zazpi eraikin aurkituko dituzu haietan.

Artisau-ibilbidea Bilbo Zaharrean

2020ko lehen edizioan harrera handia izan zuen Bilbo Zaharreko eskulangintzaren ibilbideak, gure merkatariek euren lanetan jartzen duten mimoa, sormena eta dedikazioa erakusten ditu, batzuetan zerotik hasiz.

GANBOA JEWELLERY (ARETXAGA 5)

Bitxi bakarra eta pertsonalizatua ahhal izango bazenu?

Ganboa jewellery ezagutzen dugu Maitenarekin. Artisau honek bere tailerran arretaz eta dedikazioz pieza bakarrak sortzen ditu.

Eskultura bereziak, desberdinak eta nortasunarekin.

XABOI PUNPUILA (DOS DE MAYO 25)

Maiatzaren 2a kalean duen tailerrean, Agurtzane Tejadak bere xaboiak  eskuz egiten ditu, guztiz naturalak eta esklusiboak.

Bartzelonan eta Madrilen trebatu zen eta 2006an ekin zion bideari. Online saltzen du, eta auzoko dendetan ere aurki daitezke, Kér Fatou -n, esaterako.

Esklusibitatea, originaltasuna eta diseinua.

R-EVOLUCIONA, TALLER DE CUERO (Dos de Mayo 21)

“R-evoluciona taller de cuero” tailer denda bat baino zerbait gehiago da, ezagutzak partekatzeko, gustura sentitzeko eta ikasteko gunea da.

Gainera poltsak, gerrikoak, maletak eta larruzko artisau-produktuak saltzen dituzte

KER FATOU (HERNANI 20)

Fatou-ren etxean sartuko gara, Afrikako zatitxo txiki bat Bilbon.

Duela urtebete Fatouk KerFatou denda zabaldu zuen Bilbo Zaharrean, Senegaleko kultura koloretsua eta alaia bilbotarrei hurbilduz.

Berak egindako sormen handiko diseinuekin, Fatou Senegaleko kulturaren enbaxadorerik onena bihurtu da Bilbon.

 Osagarriak, moda, oihalak... Produktu esklusiboak eta eskuz egindakoak.